Apirilaren 1ean hasiko da lehen proba Irunen eta hilaren 25etik egun horretara arte, kirol elkarteko webgunean zein herriko tabernetan boletoak bete ahalko dituzte herritarrek.
Sariei dagokionez, lasterketa bakoitzeko lehen sailkatuak 400 euro irabaziko ditu eta bigarrenak, berriz, 200 euro; etapako irabazleek 65 euro lortuko dituzte eta sei urdaiazpiko ere zozkatuko dituzte.
Antolatzaileek gogorazten dutenez, 1.600 euroak lortzeko lau porretan izen bera jarri behar da txarteletan eta gehienez, hamar txartel egin daitezke izen berdinarekin probako. Porraren gaineko informazio gehiago Ostadarren webgunean egongo da eskuragarri hurrengo astean.