Auto bat trabatuta geratu da Adarra kaleko eskaileretan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 13a, 13:41
Argazkia: Isaac Farre.

Adarra kaleko eskaileretan, oinez igo eta jaistekoetan, auto bat geratu da trabatuta gaur eguerdian. Gertaera gertutik ikusi duten bizilagunetako batek TXINTXARRI-ri kontatu dionez, gidaria nahastu egin da, uste baitzuen ibilgailu batekin jaisteko moduko aldapa bat zegoela hor eta ez eskailera batzuk. Udaltzainak azkar bertaratu dira ezbeharraren tokira eta minutu gutxi batzuk behar izan dituzte autoa bertatik erretiratzeko, grua bat erabilita.