Parte hartzaileek Añorga eta bere inguruko hiru eremuri egin zieten aurre: 5 km. korrika, 19 km. txirringan eta azkenik, beste 2,5 km. lasterka. Aimar Murua eta Virginia Berasategi izan ziren probako garailea.
Lasarteoriatarren artean, lehena Zumeatarra taldeko Ibai Izagirre izan zen 23 urtez azpiko bederatzigarren sailkatuz (01.10.22). Trinko taldeko Mikel Izagirrek, aldiz, beterano 2 mailako orokorrean laugarren eta Euskadiko hirugarren amaitu zuen proba (01.18.30). Lehen postuetan izan zen ere Yepa! taldeko Laura Arroyo (01.40.44) herritarra; zazpigarren orokorrean eta bosgarren absolutu mailan.
Beste probak
Ez da Añorgakoa herritarrak parte hartzen duten lehen proba izan. Urtarrilean hasi zen duatloi denboraldia horretako 17an, Amorebieta Etxano TEP Duatloian izan ziren Urko Izagirre, Ibai Izagirre eta Unai Somovilla herritarrak. Koldo Velascorekin batera Zumeatarra A modura egin zuten lehia eta 01.06.17 marka eginez 22. postuan amaitu zuten.