Hiru puntuak, bigarren fasea hasteko modu ederra

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 13a, 13:00

Ongi hasi du Eguzki Goxokis Goxua taldeak Ligako bigarren fasea. Maialen Chourraut kiroldegian Erain izan zuen aurrez aurre Gorka Redondoren taldeak

Prestatzaileak azaldu duenez, aurkariak ez zuen talde osoa ekarri eta horrek azken emaitzan – 8-3 etxekoen alde–  baldintzatu zuen. 

Neurketa hasi eta bigarren minuturako 2-0 zen aurretik etxeko taldea. Hirugarren gol bat ere egin zuten eta emaitzaren konfiantzak jokalariek euren posizioak aurreratzea ekarri zuen. Tamalez, bi kontraerasoetan Erainek sarera bidali zuen baloia eta estuasun larrian jarri zuen etxeko taldea.

Eguzki Goxoki Goxuak-eko kideek ez zuten garaipenak ihesi egitea nahi eta defentsa lanak zainduz, erasoan jo eta neurketa kontrolpena izan zuten berriro. Beste bost gol igo ziren etxekoen alde; Erainek, aldiz, bakarra eskuratu zuen.

Garaipenari esker, bere helburua –lehen bi postuetan sailkatzea– betetzeko lehen hiru puntuak eskuratu ditu. Hurrengo jardunaldian aurkari zaila izango du Antiguoko, Donostiako Pio Baroja kiroldegian. Denboraldian zehar bi neurketa izan dituzte; Eguzki Goxokis Goxuaren aldekoa bata eta besteak berdinketan amaitu zen.  Arukaria gainditu eta pusoz pauso xedea lortzea espero du Gorka Redondo prestatzaileak.

Gainerako emaitzak

Eguzki AFko taldeek gainera jardunaldi ederra izan dute. III. mailako taldeak izan ezik, gainerakoek garaipena erdietsi dute.

Lehen mailan Eguzki Arkupe Rehabilitaciones taldeak 3-4 gainditu zuen Coinbroker; gazteen mailan, Eguzki Bodegas Ayesak 7-6 irabazi zuen Erain eta Eguzki Bar Escalerilla infantilak 1-6 gailendu zen Lauburu KE Ibarra nesken aurka. III mailan, aldiz, Aldapeta Maria ikastetxeko B taldeak 6-3 garaitu zuen Eguzki ISU Leihoak taldea.

Euskadirekin lanean

Bestalde, apirilean jokatuko den 12 eta 14 urtez azpiko Erkidegoen arteko txapelketa prestatzen ari da Euskadiko selekzioa eta entrenamendu saioa egingo dute gaur hilaren 13an Loiun, Bizkaian. 

Selekzioak Eguzki AFko zazpi kide deitu ditu lan saioa egitera; 12 urtez azpiko taldean Inhar Lasa, Julen Mauleon, Julen Murillo, Aimar Garcia eta Unax Oliva eta 14 urtez azpikoan Alex Corchuelo eta Unax Urdangarin.