Sagardo freskoaz gain, hauxe da barrikotera bertaratzen direnek dastatuko duten menua: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta eta irasagarra eta kafea.
Izena eman nahi dutenak elkarteak Atsobakar auzoan duen egoitzara joan daitezke, edo, bestela, mezu bat bidali andaluciaenlasarteoria@gmail.com helbide elektronikora, izen-abizenak eta partaide kopurua zehaztuta.