Taula A taldea lehen fasea amaitu zuen otsailean eta bere multzoko burua lortu ostean, igoera eta liga du jokoan. A eta B multzoko lau talde onenek egin dute aurrera txapelketan. Lehen fasean jokatutako neurketak kontuan hartzen dira eta ondorioz, Zaleak, Txaturanga, Eibar eta Bergara A izango ditu aurkari hurrengo asteetan.
Igoerako lehen jardunaldian Zaleak bisitatu du Taulak Bergaran eta 2,5-1,5 izan da emaitza. Jose Ignacio Echeverriak bere partida irabazi zuen eta Miguel Maria Barojak, aldiz, taulak egin zituen. Alabaina, taldeak 9,5 defentsa puntu batu zituen eta horri esker, sailkapeneko bigarren postuan da. Hilaren 16an, Bergara Aren bisita izango du Taulak.
Oraindik lehian
Hirugarren mailako lehiaketa fase erregularrean dago, ordea. Hilaren 9an, Beraun Bera C taldearen aurka neurtu zituen indarrak Taula B taldeak, Blas de Lezoko lokalean eta bina berdindu zuten. Miguel Angel Garciak eta Diego Alonsok euren aurkariak gainditu zituzten eta horri esker, bi puntu berri eskuratu dituzte herriko xake jokalariek.
Hiru jardunaldi faltan, bederatzigarren postuan da B taldea. Hilaren 16an, Gros L izango du aurkari, Donostian.