Maiatzaren 16an eta 17an aurrera eramango dute Udaltop, Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan. Aipatutako gaiari buruzko oinarri teorikoak, ikerketak eta praktika onak biltzea da antolatzaileen helburua eta horretarako bi egun horietarako egitarau oparoa prestatu dute: bederatzi hitzaldi, talde lan bat eta bukaerako emanaldi kulturala.
Aurrez aurre aritzeko izena ematen dutenek bertatik bertara jarraituko dituzte programako solasaldi eta bestelakoak, eta, horrez gain, lehen eguneko bazkaria, bi egunetako hamaiketakoa eta Udaltopeko materiala jasoko dituzte. Bestalde, jardunaldiak sarean jarraitzeko asmoa dutenek astebete lehenago jasoko dute konektatzeko lotura.