Benjaminek lan ederra eginez esan diete agur topaketei

Txintxarri Aldizkaria 2024ko martxoaren 11

Benjamin topaketan parte hartu zuten taldeertako kideak. Arg.: LOKE Gimnastika.

Eskolarteko benjamin mailako bigarren eta azken topaketa jokatu zen hilaren 9an, Hernaniko kiroldegian. 28 taldek eta bederatzi bakarkako gimnastek euren lanak erakutsi zituzten tapizean. Lasarte-Oriatik Landaberri 1 eta 2 taldeek parte hartu zuten eta Mirian Prieto entrenatzailearekin landutako koreografiak trebetasunez egin zituzten. amaitzean guztiek diploma bat jaso zuten. 

Herriko gimnastek ez dute atsedenik izango eta hilaren 17an, Lasarte-Oriako Kirol elkarteko (LOKE) kideek amateur txapelketako bigarren faseari egingo diote aurre.