Ostadar Ipar Martxako kideek martxoko irteera egin zuten hilaren 10ean, igandearekin; Mutiloa inguruan ibili ziren. Ormaiztegitik atera eta behin Mutiloara iritsita, meategien ibilbideko Troi bidea hartu zuten. Inguruaz gozatzeaz gain, meategien historia ere ezagutu zuten. Ostean, berriro Ormaiztegira itzuli ziren etxerako bidea egiteko.