Squash txapelketa sozialaren izena ematea ireki du Udalak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko martxoaren 8a

2023 urteko Squash txapelketa sozialeko sarituak.

Lasarte-Oriako Udalak Squash txapelketa sozialaren edizio berria martxan dela jakitera eman du. Lehiaketaren 34. edizioa apirilaren 8an hasiko da. Izena emate epea hilaren 24an itxiko da

Lasarte-Oriako Udalak hogeita hamalaugarren Squash txapelketa soziala antolatu du. Txapelketa apirilaren 8an hasi eta ekainera arte jokatuko da.

Parte hartzeko asmoa duten kirolariek martxoaren 24a arteko epea dute Maialen Chourraut Kiroldegiko kafetegian izena emateko. Inskripzioaren prezioa 11,60 eurokoa da udal kiroldegietako bazkideentzat. Parte-hartzaileek baldintza bat bete behar dute: 14 urte baino gehiago izan.