Udaleku itxietako izen ematea astelehenean abiatuko du Ttakun Kultur Elkarteak

Maddi Noriega Zaldua 2024ko martxoaren 8a

Martxoarekin batera iritsi da Ttakun KEren udalekuetan izena emateko epea. Urtero bezala, aipatu kultur elkarteak herriko txiki zein gazteei euskarazko aisialdi eskaintza egin die

Ohi bezala, eskaintza erakargarria osatu du Ttakun Kultur Elkarteak uda honetarako; aurten ere lau txanda izango direla jakinarazi dute. Hauek dira mailaka egin dituzten eskaintzak: 

  • LH3-LH4, Atxondora (Bizkaia). Uztailaren 14tik, 21era.
  • LH5-LH6, Azkarate (Nafarroa). Uztailaren 3tik, 12ra.
  • DBH1-DBH2,  Kanpaldi ibiltaria Arabatik. Uztailak 15etik, 25era.
  • DBH3-DBH4,  Kanpaldi ibiltaria Bizkaiko eta Gipuzkoako kostatik. Uztailaren 3tik, 13ra.

Eskaintzaren gaineko informazio gehiago nahi duenak, edota izena emateko esteka hau erabil dezakete interesdunek. 

Bestalde, antolatzaileek ohartarazi dute lehentasuna izango dutela Gazte Kluba eta Kuadrillategi egitasmoetako erabiltzaileek (%40eko asistentziarekin), iaz udaleku itxietan aritutakoek eta bazkideen seme-alabek. Hilaren 22ra arte (egun hori barne) izango dute horiek inskripzioa egiteko aukera.