Nahiz eta martxoko lehen asteburuan eguraldiaren baldintzak eta iragarpenak nahiko nahasiak izan, LOTMEko kideek Neguko irteera egin zuren Piriniotara. Moldaketa batzuk egin behar izan zituzten arren, irteera lekua esate baterako, ederki gozatu zuten ekimenean.
Piedrafita de Jaca herrixkara iritsi, aterpetxean gauzak utzi eta mendiko gidariarekin elkartu ziren. Lehen irteera Ibon de Piedrafitaraino egin zuten. Ibilbidea hainbat praktika egiteko baliatu zuten: elur-erraketak jantzita egin zuten bidea eta irteera hasi baino lehen zein ibilbidearen erdian elur jausien aurrean derrigorrezko materiala erabiltzen ikasi zuten. Eta aterpetxera itzultzerakoan planifikazioari eta segurtasunari buruz solasaldia izan zuten.
Bigarren egunean, herritik bertatik abiatu eta ibilbide zirkularra egin zuten. Eguraldia lagun, elurretan bidea irekitzen eta paisaiari eta orografiari buruz gehiago ikasi zuten.
