Sagardotegi denboraldi betean gaudenez, asko dira hilabeteotan barrikotea egiten duten elkarteak. Virgen de Guadalupe Extremadura Etxeak, esate baterako, datorren asteko larunbatean egingo du txotx, 14:00etatik aurrera. Izena emateagatik 29 euro ordaindu behar dituzte herritarrek eta tramite hori egiteko lokalera joan behar dute edota Angelekin harremanetan jarri, 653 74 91 94 telefono zenbakira deituta.