Garai honetan ohikoa den menua (bakailao tortilla, txuleta, gazta eta irasagarra...) dastatuko dute bazkaltzera animatzen direnek eta Bereziartua etxeko sagardo freskoa edan.
Sagardotegi denboraldi betean gaudenez, asko dira hilabeteotan barrikotea egiten duten elkarteak. Virgen de Guadalupe Extremadura Etxeak, esate baterako, datorren asteko larunbatean egingo du txotx, 14:00etatik aurrera. Izena emateagatik 29 euro ordaindu behar dituzte herritarrek eta tramite hori egiteko lokalera joan behar dute edota Angelekin harremanetan jarri, 653 74 91 94 telefono zenbakira deituta.
Garai honetan ohikoa den menua (bakailao tortilla, txuleta, gazta eta irasagarra...) dastatuko dute bazkaltzera animatzen direnek eta Bereziartua etxeko sagardo freskoa edan.