Intzako Nagusien 2. mailako bikoteak, Udaberri txapelketako finalerako sailkapena jokoan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko martxoaren 6a

Udaberri txapelketako artxiboko irudia.

Intza elkarteko nagusien 2. mailako pilotariek erronka ederra dute hilaren 9an. Jon Pello Artetxek eta Peru Urdanpilletak osatzen duen bikotea Udaberriko txapelketako finaleko sailkapena izango du jokoan. Hitzordua 12:15ean izango da, Michelin kirol guneko pilotalekuan

Murumendi izango dute aurrez aurre. A multzoko garaile izateagatik, Intzako bikoteak bi aste izan ditu neurketa prestatzeko. Beasaingo bikoteak, aldiz, bere multzoko bigarren sailkatu eta final laurdenak jokatu behar izan ditu; Behar Zana 22-7 garaituz aurrera egin du. Lehia polita ikusteko aukera izango dute pilotalekura hurbiltzen diren zaletuek.

Infantilak ere

Ez dira finalerdiak lehiatuko dituzten Intzako pilotari bakarrak izango. Azken jardunaldiko emaitzak kontuan izanik errendimendu mailako hainbat bikote, 2. mailako infantil edo alebin bikoteak kasu, euren txapelketatik kanpo geratzen badira ere, infantil 3. mailan aritu diren Unax Urdangarin, Aday Lucero eta Unai Lizarraga hirukoak hilaren 17an jokatuko diren Ekialde eremuko finalaurrekoetarako sailkapena eskuratu du, Alde Zaharra 3 izango du aurkari.