Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 44. aldiko saioetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atari digitalean eros ditzakete herritarrek. Beste bi kanporaketak Aizarnazabalen (jokatu dute honezkero) eta Oiartzunen izango dira.
Finala, apirilaren 12an
Eskolartekoko final handia apirilaren 12an jokatuko dute, Lasturren. Sei bertsolari ariko dira bertan: lau kanporaketetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira eta seikotea puntuazioz sailkatutako beste bi kiderekin osatuko dute. Aizarnazabalgo irabazlea, Kattalin Arabolazak, azken saio horretarako txartela poltsikoratu du dagoeneko. Orotara 22 gaztek izena eman dute aurtengo aldirako.