Datuak egiaztatu nahi dituztenek udaletxera joan beharko dute eta NAN agiria, pasaportea edota gidabaimena erakutsi langileari. Indarrean dagoen hautesle errolda iazko abenduaren 1ean itxi zuten eta azaroaren 29ra arteko mugimenduak ditu erregistratuta. Esan bezala, hilaren 11ra arte aukera izango dute erreklamazio bat aurkezteko zerrendatik baztertua izan delako (azaltzen ez bada ala gaizki erregistratuta badago) edota zerrenda horretan egon behar ez duelako.