Garaje horien kontratuetan atzera egiteko edo toki bat eskatzeko udalaren erregistroan eskaera aurkeztu behar dute herritarrek. Udalak jakinarazi duenez, inprimakiak laster izango dituzte eskuragarri egoitza elektronikoan.
Martxotik aurrera udaletxeko zerbitzuak ari dira bere jabetzakoak diren garajeen alokairuen kobrantzak kudeatzen, kontratuetan atzera egiteko izapideak egiten eta gerta daitezkeen gorabeherei erantzuten. Kontu horien bueltan zalantzarik duenak 943-37 61 86 telefono zenbakira deitu, kontuhartzailetza@lasarte-oria.eus helbide elektronikora idatzi edo udaletxera bertara joan daiteke, 09:00etatik 14:00etara.