Beltzen 18 urtez azpiko taldea azken minutura arte borrokatu zen Cumenor Elorrio Arrasate RTren aurka

Txintxarri Aldizkaria 2024ko martxoaren 5a

Euskal Ligako 18 urtez azpiko mailako norgehiagokaz gozatu ahal izan zen hilaren 2an, Michelin kirol guneko zelaian. Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak RTk Cumenor Elorrio Arrasate RTk izanz iren aurrez aurre eta lau punturengatik bada ere, aurkaria gailendu zen

Etxeko taldea indartsu hasi zen eta zortzigarren minutuan Eneko Sanchez herritarraren entseguarekin hasita hiru minutu eder izan zituen. Bina entsegu eta gauzatzerekin markagailuan aurre hartu zuen. 

Arrasatearrek ez zuten amore emango, ordea; beltzen ahulguneak ongi baliatu zituen pixkana aldea txikitu eta markagailuari itzulia emateko. Beltzek ezin izan zuten marra berriro igaro eta atsedenaldira 14-21 iritsi ziren.

Bigarren zatia hasi eta zazpigarren minutuan aurkariek entsegu eta gauzatze berria egin zuten. Beltzek Sanchezen bi entsegurekin gerturatzea lortu zuten. Horri esker, etxekoak azken minutura arte arrasatearrak gainditzeko lan egin zuten. Ez zen posible izan eta azken emaitza 24-28 izan zen.

Teknifikazio saioetan

Partidako protagonista izan zen Eneko Sanchez Ordizian martxan jarri berri den Teknifikazio zentroan saioak egiteko aukeratu du Espainiako Federazioak. Astean bi saio izango dituzte hautatutako 2006 eta 2008 urte artean jaiotako 30 bat jokalariek.