Ikasturte honetako hirugarren greba eguna izango da, urriaren 25ekoa eta abenduaren 19koa eta gero. Leloa, hauxe: Zerbitzu publikoak indartzeko, soldata eta enplegua hemen adostu. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan %80ko ordezkaritza baino gehiago duten LAB, ELA, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuek deitu dute lanuztea eta erakundeei langileen baldintzak hobetzeko zazpi neurri hauek eskatu:
- %10eko soldata igoera eta aurretik hartutako zorra berreskuratzeko konpromisoa.
- Pribatizazioari atea itxi eta publifikazio planak adostea.
- Irakasleen behin-behinekotasuna %8an kokatzea, enplegu publikoa sortu eta indartuta.
- Lan kargak arintzea, langileen osasuna bermatzeko.
- Politika feministak, berdintasunera bidean plan erreal eta eraginkorrak adostuta.
- Administrazioak eta langileak euskaraz, iruzurrik gabe.
- Jardunaldia murriztea, 32 orduko lan astera bidean.