Ekimen berezia izan dute Buruntzaldea IKTko igerilariek

Txintxarri Aldizkaria 2024ko martxoaren 5a

Topaketako talde irudia. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Martxoko lehen asteburuan atseden bazuten ere, Buruntzaldea IKTko kideek Hazparneko Igerikatze eta Hernani KE igeriketa taldeekin batera antolatutako topaketan hartu zuten parte hilaren 2an, Hernaniko Udal kiroldegian

Hiru taldeen artean 60 haur eta gazte inguru elkartu ziren eta goiz paregabea igaro zuten denon artean saio bateratu eta dibertigarri batean. Adinaren arabera multzoetan banatu ostean, ur kanpoan ezagutze ariketak eta beroketak egin zituzten. Jarraian uretara jauzi egin eta estiloak landu zituzten. Saioa amaitzeko denak elkarrekin nahastuta lau talde osatu eta errelebu proba bat egin zuten.

Hilaren 9an, Gipuzkoako txapelketarako gutxienekorik ez zuten infantil, junior eta senior igerilariek Gipuzkoako Neguko Sariari egingo diote aurre, Andoaingo Allurralde igerilekuan.