Donostiako erdialdeko kaleak morez bete ziren berriro ere hilaren 3an. Emakumeek espazio publikoan eta kirolean euren lekua aldarrikatzeko ekimenak Lilatoiak 34. aldia ospatu zuen. Eguraldiak ez zituen Bulebarra bete zuten bost mila bat emakume kikildu eta giro ederra sortuz bost kilometroko ibilbidea egin zuten. Lasarte-Oriako 53 ordezkarik parte hartu zuten lasterketan; helmuga igarotzen lehena Vanesa Tome izan zen. Ostadar Inklusio taldeko Ane Asensiok ere esku bizikletan egin zuen bidea.