LOKEko judokek dominak eskuratu dituzte maila ezberdinetako lehiatan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko martxoaren 5a

Ezkerrean, Asier Sagasti beterano mailako podiumean; eskuinean, infantiletako batzuk euren dominekin. Arg.: LOKE Judo.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) Judo ataleko kideak txapelketaz txapelketa dabiltza. Beterano mailako Espainiako kopako eta infantil zein kadete kategoriako Gipuzkoako txapelketei egin diete azken asteetan eta domina ugari jantzi dituzte

Otsailaren 18an, Asier Sagasti taldekidea Madrilen beterano mailako kopako jardunaldian parte hartu zuen. 

M1 eta M2 kategoriako 100 kilo azpiko lehian lau judoka izan zituen aurrez aurre eta guztien aurka egin zuen borroka. Puntu bakarrarengatik sailkapen orokorrean zilarrezko domina eskuratu zuen Lasarte-Oriako judokak; M1 kategorian, aldiz, lehena izan zen.

Gaztetxoak ere fin

Martxoko lehen asteburuan, infantil eta kadete kategoriako judokak bildu ziren Urnietan. 

Tatamian borroka egiten lehenak infantilak izan ziren, hilaren 2an. LOKEko ordezkariek bina zilar eta brontze bildu zituzten eta gainera, podiumena izan ziren judokak hilaren 24an lehiatuko den Euskadiko Txapelketarako sailkatu dira.

Anne Linazasoro eta Unai Curiel 63 eta 66 kilo baino gehiagoko finaletara iritsi ziren, hurrenez hurren. Tamalez ezin izan zituzten euren aurkariak garaitu eta bigarren postuan sailkatu ziren. Iraia Diezek (44 kilo azpiko maila) eta Sofia Pozok (57 kilo azpiko kategoria), aldiz, bigarren aukera ongi baliatu eta brontzea jantzi zuten.

Txapelketa horretan Ariane Luis, Iago Izquierdo, Marco Iriso, Maria Escribano eta Isabella Bondar kideak ere izan ziren borrokan. Nahiz eta txapelketa ona egin, ezin izan ziren dominetako lehiara iritsi.

LOKEko kadete mailako judokak. Arg.: LOKE Judo.

Kadeteek hilaren 3an izan zuten hitzordua eta LOKEko hiru kidek parte hartu zuten;. Ekain Luis, Aitor Santos eta Iker Izquierdo.

Ekain Luisek Tolosa eta Azpeitiko lehiakideei egin zien aurre 90 kilo baino gehiagoko mailan. Ederki lehiatuz urrea janzteko puntuak.

Aitor Santosek (81 kilo azpiko maila) eta Iker Izquierdok (66 kilo azpiko maila), aldiz, ez zuten zorterik izan euren mailetan eta ezin kanporatuak izan ziren.   

Hurrengo hitzordua

LOKEko kideek hitzordu garrantzitsuak izango dituzte hurrengo asteetan. 

Arestian aipatu moduan, lau infantilek Euskadiko Txapelketa lehiatuko dute. Baina proba hori baino lehen, hilaren 16an, maila horretako kide guztiek Legazpiko herria III. Txapelketan parte hartuko dute. Eta, hilaren 23an, alebinek urteko lehen lehiaketari egingo diote aurre Urnietan, Gipuzkoako txapelketako lehen saioari.