Zabaleta Auzolan elkarteak batzar orokorra egin zuen bezperan. Aste Santuko oporraldiaren aurretik 23. Korrikan parte hartuko dutela iragarri dute. Hilaren 19an iritsiko da euskararen aldeko ekimen hori gurera, 22:00ak aldera, Urnietatik.
Zabaleta Auzolan elkarteak plan polita aurrera eraman zuen iragan larunbatean, eguraldi goibelari aurre egiteko: Txuri Urdin izotz jauregiko pistan patinatzen primeran pasa zuten goizean eta xahututako indarrak berritu zituzten gero herrian, babarrun jan ederra eginda. 50 pertsona inguru animatu ziren martxoko lehen larunbata primerako giroan igarotzera.