Dozenaka haurrek parte hartu dute hockey erakustaldian

Txintxarri Aldizkaria 2024ko martxoaren 3a

Gipuzkoako Hockey Federazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lasarte-Oriako Udalak antolatuta, kirol hori lasarteoriatarrei ezagutarazteko zenbait ekimen aurrera eraman dituzte ostegunetik igandera bitartean. Hipodromo ondoko zelaitik Okendo plazara lekualdatu dituzte jarduerak gaur arratsaldean. 

Hiru orduz izan dute hala aukeratu dute haurrek hockeyra jolasteko. Itxitura biribilaren barruan, zenbait jolas gune zehaztu dituzte antolatzaileek: elkarren aurka jokatu, jaurtiketak egin edo stickarekin duten trebezia probatzeko. 

Eguraldia aproposena ez bazen ere, euriak atseden hartu du, eta dozenaka haur animatu dira kirol hori hobe ezagutzera.  Realeko hockey taldeko neskek lagundu diete pilota nola gidatu irakasten eta han bildutakoen kontra ere jokatu dute. Txurdin ere bertan izan da, girotze lana egiteaz gain, haurrekin ere jolasean.