Musika, dantza eta abestien bidez lotutako kontaketaren protagonista Goizeder neskatoa da. Inguruan sare sozialetan arrakasta lortu nahi duten nerabe talde bat du eta haurrak ikusitako bera egin nahiko du.
Ipuin honetako maitagarria zintzoa beharrean, maltzurra da. Hirukoteari Tikitaka filtro ederren aplikaziora sarbidea emango die, baina Goizeder kanpoan utziko du sakelakorik ez duelako. Lagunek filtroak erabiliko dituzte eta izandako arrakastari esker, festa batera gonbidatuko dituzte. Harrietek bere telefonoa ahaztuko du eta hori erabiliko du Goizederrek sare sozialetan sartzeko. Hala, maitagarria agertuko zaio eta proposamen bat egingo: berak nahi duen ipuinean bizitzeko aukera. Eta Loti ederra aukeratuko du.
Ipuinaren eta gaur eguneko istorioa tartekatzen joango dira barrenerako bidaia horretan. Azkenean, ipuinak alde batera utzi eta benetako errealitatea ikustea lortuko du umeak. Sakelakoen esklabotasuna irudikatzeko, eszenarioan zenbait pantaila ageri dira; eta pantailak ispilu ere badiren heinean, norbera eta gainerakoak begiratzen eta onartzen ikasi behar dela adierazten dute.