Hilaren 24an, Zumaiako Herri Lasterketa jokatu zen. 10 kilometroko proban herriko ordezkariak izan ziren parte hartzen eta horien artean azkarrena, David Cordero izan zen (36.26).
Hurrengo egunean, Irunen eta Lezon izan ziren probetan ere izan zen herritarrik.
Lomeña fatxada Bidasoako Maratoi Erdian bildu zen lasarteoriatar talderik handiena bai 21 kilometroko proba nagusian baita 10 kilometrokoan ere.
Maratoi erdian Sergio Ramirez (01.14.39) eta proba motzean Jon Iradi Arteaga (47.09) izan ziren lehen herritarrak.
X. Lezo Jaizkibel mendi lasterketan Richard Marcos ( 01.33.13) izan zen Lasarte-Oriako lehena.