Herritarrak zur eta lur utzi ditu XVI. CIMASUB Itsaspeko Zinema Zikloko hirugarren eta azken emanaldiak. Antolatzaileek, batetik, itsas hondoko altxorrak erakutsi dituzte, eta, bestetik, ingurune natural horietan gizakiak eragiten ari diren arazoak. Gogoratu dute argazki erakusketa ostegunera arte dagoela zabalik, kultur etxeko 1. solairuan, 17:00etatik 20:00etara.