Ostadar SKTko atletak ederki lehiatu dira maila ezberdinetako txapelketetan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko otsailaren 27a

Iraia Alkorta, Espainiako txapelketako 60 m. lasterketan lehian. Arg.: Ostadar Atletismoa.

Ostadar SKTko atletek adin ezberdinetako Espainiako zein Gipuzkoako txapelketei egin zieten aurre otsaileko azken asteburuan eta azken hitzordu horretan lehen postuetan izan ziren herriko taldeko kideak

Anoeta belodromoan, Donostian, 20 urtez azpiko Gipuzkoako txapelketa lehiatu zen otsailaren 24an. Talde urdin-beltzeko Unax Riezuk luzera jauziko zilarrezko domina jantzi zuen, 6,11 metroko jauziari esker. Horrez gain, 60 metro lasterketan laugarren sailkatu zen, 07,84. Iker Gandia gaztea ere laugarren (02.21,30) izan zen 800 m. lasterketan. 

Iraia Alkorta taldekidea, aldiz, Sabadell, Katalunian izan zen 18 urtez azpiko txapelketan. 60 metroko laugarren sailkapen lasterketan lehiatu zen atleta gaztea eta 08,01 eginez ezin izan zen finalerdietarako sailkatu.

Valentzian lehia

Gipuzkoako txapelketarekin batera, proba libreak ere izan ziren Donostian. Herriko ordezkarien artean, Eider Redondo gaztearen jarduna nabarmendu behar da. Atleta gazteak bere marka pertsonala ondu zuen, 09,36.

Denboraldi ederra egiten ari da Redondo eta martxoaren 3an, 16 urtez azpiko Espainiako txapelketan izango da lehian luzera jauzi proban.