Eskolarteko lehian lehen postuetan sailkatu dira herriko gimnastak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko otsailaren 27a

Landaberriko bi gimnasta talde. Arg.: LOKE Gimnastika.

Eskolarteko mailako gimnastak otsailaren 24an eta 25ean bildu ziren Donostian aurtengo lehiari hasiera emateko. Lasarte-Oriako ordezkarik ederki egin dute lan eta hainbat gimnasta eta talde lehen postuetan izan dira

Lehen hitzordu horretan, Landaberri eta Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) talde zein bakarkakoek parte hartu zuten. Lehen egunean alebin mailako kideak izan ziren tapizean dantzan eta bigarrenean, aldiz, infantilak.

Saioko emaitzak honakoak izan ziren:

Alebin C maila Alebin B maila Alebin A maila Infantil C maila
  • Landaberri G 10ª.
  • Landaberri P 1ª.
  • Landaberri G 12ª.
  • Landaberri P 4ª.
  • Ariane Rodriguez 3ª.
  • Laia Suberbiola.
  • Aiala Jimenez.
  • LOKE 6ª.

Bakarkako lanetan fin ibili ziren Landaberri ikastolako ordezkariak eta lehen postuetan amaitu zuten saioa. Alebin C mailako P taldeak ere lehen postua eskuratu zuen bere lanarekin; izen bereko alebin B taldea laugarren izan zen eta LOKEko infantil taldea seigarren.

Hurrengo faseak

Izotzaldia urtu ostean, bigarren fasea prestatzen hasiko dira eskolarte mailako gimnastak; apirilaren amaiera bigarren faseari aurre egin beharko diote beste lan batzuekin. Bi saiotako emaitzen baturak erabakiko du zein gimnastek eta taldek jokatuko duten finala maiatzaren 11n.