Gaur egingo dute itsaspeko zinema zikloaren hirugarren eta azken emanaldia

Txintxarri Aldizkaria 2024ko otsailaren 26a

Itsas hondoko altxorrak eta arazoak ezagutu nahi dituzten herritarrek gaur izango dute film luzeak nahiz laburrak ikusteko azken aukera, kultur etxean 19:00etan hasiko den emanaldira joanda. Sarrera doakoa da. Bestalde, itsaspeko zinema zikloaren antolatzaileek gogoratu dute argazki erakusketa ostegunera arte egongo dela zabalik, kultur etxeko 1. solairuan, 17:00etatik 20:00etara.