Zura zizelkatzen ikasteko ikastaro bat antolatu du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko otsailaren 26a

Sukaldeko tresna txikiak nahiz bestelako apaingarriak edota etxeko konponketak egiten ikastea da jardueraren helburua. Udalak jakinarazi du biharkoa dela izena emateko azken eguna. Parte hartu nahi duten herritarrek kultur etxera joan behar dute 10:00etatik 13:00etara. Erroldatuek 146,25 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez erroldatuek, 243,75 euro.

Ikastaroa aurrera eramateko tresnak antolakuntzak emango dizkie ikasleei baina eskatu due honako hau eramateko saioetara: koadernoa, arkatza, goma, erregela, eskuaira eta konpasa. Saioak astelehenetan egingo dituzte, 17:30etik 20:30era, martxoaren 4an hasi eta abenduaren 9ra arte.