Plaza Dantza saioa aurrera eraman dute eguerdian

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ots. 25a, 14:06

Hotzari eta eguraldi goibelari aurre egiteko aukera ona da dantza egitea. Hala egin dute Plaza Dantza egitasmoan parte hartzen ari diren lagunek, hilabeteroko hitzorduan eta batu nahi izan dutenek. Nahiz eta ekin diotenean euri pixka bat ari, Okendon musika jarri eta biribila osatuta egin dute dantza. Ohi baino jende gutxiago zebilen kalean, baina ingurutik pasatu direnetako asko begira gelditu zaizkie, pieza amaituta txalo egin dienik ere izan da. Lasarte-Oriako Udala eta Ttakun Kultur Elkarteak elkarlanean aurrera daramate euskal dantzan trebatzeko egitasmoa. Asteartero Sasoeta LHko gimnasioan entseatzen dute, 20:00etan hasita.

Erlazionatuak