Taula A taldea bere multzoko buru da

Txintxarri Aldizkaria 2024ko otsailaren 22a

Ligako lehen jardunaldiko irudia.

Taula Xake Klubeko taldeek Gipuzkoako txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu zuten hilaren 17an. Zorte ezberdina izan zuten lehian ari diren bi taldeek

Bigarren mailako Taula A kideek etxean, Blas de Lezo kaleko lokalean, Gros K taldea hartu zuen. Donostiako taldea liderra zen eta saio zaila espero zuten Lasarte-Oriako xake jokalariek. Groseko taldean, gainera, Erlantz Sanchez herritarra ari zen borrokan. 

Miguel Maria Baroja, Jose Inazio Etxeberria eta Juan Cruz Figueras kideek euren partidak irabazi zituzten, azken horrek Sanchezen aurka eta Ander Etxaurik ezin izan zuen bere aurkaria gainditu. 

Helburua lehen lauren artean sailkatu eta jaitsiera saihestea bada ere, eskuratutako puntuei esker, oraingoz A multzoko lehen postuan da herriko taldea. Baina hiru puntuko aldea dago Taula eta seigarren sailkatuaren artean. Lehia handia izango da geratzen diren saioetan eta lehen erronka laugarren postuan den Billabona D izango hilaren 24an. 

Taula B taldeak Bergaran jokatu zuen hirugarren mailako hitzordua eta bertan 2,5-1,5 izan zen markagailua. Taula kide Diego Alonsok garaipena erdietsi zuen eta Juan Luis Varelak berdinketa; Alejandro Sanchez eta Mikel Manterolak, aldiz, euren partidak galdu zituzten. Hurrengo saioa etxean jokatuko du Gros Mren aurka.