Parte hartze prozesu horien berri eman dute berriki Agustin Valdivia alkateak, Gazteria eta Festak arloko zinegotzi Txus Alonsok, eta, Parte Hartze saileko batzordeburu Nagore Duranek. Iragarri dute herritarrek martxoaren 3ra arte izango dutela euren ekarpenak egiteko aukera: batetik, proposamenak sarean egiteko aukera izango dute, udalaren atari digitalaren bidez; eta, bestetik, berriz, etxean jaso dituzten eskuorriak udal postontzietan (Emakumeen Zentroa, kultur etxea, Gaztelekua, udaletxeko arkupe zaharrak edo kiroldegia) utzita.
Bestalde, udal ordezkariek gogorarazi dute hirugarren parte hartze prozesu bat ere deituko dutela;herriko jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzekoa, hain zuzen ere. Informazioa aurrerago zabalduko dute.