Mendi igoeretako modalitatean jaso zituen Mansok sariak. Lasarteoriatarrak sailkapen orokorrean, eserleku bakarreko zein 9. mailako sailkapenetan lehen postuan amaitu zuen lehia.
Bi txapelketa
2023 urteari agur esan berri, martxoaren 23an, Aiako igoeran hasiko du denboraldi berria gidariak. Lehian hasteko gogoekin dago Manso, baina lehenik kotxea fin dagoela probatu duela onartu du. Aurten gainera, Espainiako txapelketan ere parte hartuko duela aurreratu du.