Espainiako Selekzioak defentsa lan ederra egin zuen lehen zatian eta borroka ederra ikusi zen bi taldeen artean; 7-3koa zen markagailua. Bigarrenean, aldiz, kopako indarreko txapeldun den Georgiak bere jokoa eginez, txartel horiak bultzatu eta Espainiaren hutsak baliatuz aldea handitu zuen. Ahalegindu arren, gorriek ez zuten punturik egiterik izan eta ondorioz, 38-3 amaitu zen neurketa. Saletak 56. minutuan utzi zuen zelaia.
Espainiako selekzioak A multzoko bigarren sailkatu bezala aurrera egingo du txapelketan. Martxoko lehen asteburuan jokatuko dira finalerdiak eta Espainiak Lisboara egingo du bidaia; Portugal izango du aurkari. Parisko finala izango dute helburu.
Beste emaitzak
Lasarte-Oriara itzuliz, 14 urtez azpiko taldeak Bera Bera B/Stade Hendayaisen aurka neurketa jokatu zuen, Michelin kirol gunean. Aurkaria 12-38 gailendu zen.
18 urtez azpiko taldeak, aldiz, Astin izan zuen norgehiagoka La Unicaren aurka. Ederki borrokatu ziren bi taldeak eta etxekoak 31-26 gainditu zituzten iruindarrak. Eneko Sanchez herritarrak bi entsegu egin zituen.