Lehen egunean otsaileko irteera egin zuten. Taldeko kideak Brinkolatik abiatuta Barrendiola urtegiko eta Legazpi arteko ibilbideko paisaiaz gozatu zuten.
Hilaren 18an, aldiz, taldeak Aspanogiren aldeko ipar martxarekin bat egin zuen Donostian. 6,1 kilometrotako bideari egin zioten aurre, Saguestik Haizearen orrazira kostako bidetik.
