Euskal presoen eskubideen alde kalera aterako dira ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ots. 21a, 09:00

Urtarrileko Azken Ostirala.

Lasarte-Oriako Sarek otsaileko Azken Ostirala aurrera eramango du etzi, 20:00etatik aurrera. Ohi bezala, manifestariak Elizatze plazan elkartuko dira eta Okendorainoko bidea egin. Behin horra iritsita, Etxerat elkartearekin adostutako manifestua irakurriko dute. Besteak beste, urtarrileko manifestazio nazionala baloratu eta hurrengo mobilizazio ekintzen berri emango dute.