2024/02/21 18:00 - 19:30

Hitzaldia

'Pornografia gaur egungo sexu heziketa ote?' hitzaldia

'Pornografia gaur egungo sexu heziketa ote?' hitzaldia
Kultur etxeko hitzaldi aretoa, Lasarte-Oria

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak aurrera eramaten du Treba Gurasoak egitasmoa. Buruntzaldeko udalekin elkarlanean makina bat hitzaldi antolatu ditu datozen egun eta asteetarako. Horietako bat Lasarte-Orian egingo dute gaur arratsaldean, 18:00etan, kultur etxeko hitzaldi aretoan. Eider Goiburu adituak 'Pornografia gaur egungo sexu heziketa ote?' solasaldia emango du.