Pornografia izango dute hizpide Treba Gurasoak egitasmoaren gaurko hitzaldian, kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko otsailaren 21a

Donna Apellanizek 'Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak' hitzaldia eman zuen urtarrilean.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak aurrera eramaten du Treba Gurasoak egitasmoa. Buruntzaldeko udalekin elkarlanean makina bat hitzaldi antolatu ditu datozen egun eta asteetarako. Horietako bat Lasarte-Orian egingo dute gaur arratsaldean, 18:00etan, kultur etxeko hitzaldi aretoan. Eider Goiburu adituak 'Pornografia gaur egungo sexu heziketa ote?' solasaldia emango du.