Hiru Aldeta tabernako patata tortilla, Gipuzkoako onenen artean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko otsailaren 19a

Herrian famatua da Hiru Aldeta tabernako patata tortilla, Edu Etxeberria jabeak prestatzen duena. Eguneroko bezeroak bakarrik ez, Gipuzkoako txapelketako epaimahaikideak ere liluratu ditu jaki horrek, hamabi finalistetako bat izendatu baitute berriki. Donostiako Cebanc eraikinean jokatuko dute saio erabakigarri hori, hilaren 28an: hiru onenak martxoaren 9ko Euskadiko finalera sailkatuko dira, eta, bertan irabazten duenak Espainiako txapelketan parte hartuko du.

Edu Etxeberria, bi patata tortilla pintxo eskuan dituela. Argazkia: Edu Etxeberria.