Ana Peleteiro nagusi izan zen lehiaketan, 14,19 metroko jauziarekin lider jarri zen eta 14,32 metrokoak urrezko domina eman zion.
Baina talde urdin-beltzeko kirolaria eta beste lau jauzilari borroka bizia izan zuten podiumeko gainerako postuak betetzeko. Lehen jauzian bigarren postuan jarri zen herritarra, hurrengoetan ezin izan zituen aurkarien markak gainditu eta postuak jaisten joan zen.
Lasarteoriatarrak ez zuen amore eman, ordea. Bosgarren saiakeran, bere denboraldiko marka onduz, 12,81 metroetara iritsi zen Furundarena. Azken jauzian ez berak ezta postuarengatik lehian ari ziren aurkariek ere ezin izan zuten gainditu eta zilarrezko domina jantzi zuen Ostadarreko atletak.