Zabaletan izango dira Lasarte-Oriako PSE-EEko kideak igandean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ots. 16a, 07:00
Atsobakarren ekin zioten aurtengo Auzoz auzo ekimenari.

Atsobakarren duela pare bat aste hasitako Auzoz auzo egitasmoarekin jarraituko dute herriko alderdi sozialistako udal taldeko kideek, Zabaleta auzoko Basotxo plazara joanda igandean. Herritarren proposamen, iradokizun eta kexak jasoko dituzte 11:30etik 13:30era.