Etorri berriak euskarara erakartzeko moduez ariko dira aurtengo Udaltop topaketetan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko otsailaren 16a

Iazko Udaltop topaketen hasierako mahai ingurua.

Maiatzaren 16an eta 17an aurrera eramango dute Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen XVI. Topaketa, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Antolatzaileek aurreratu dute etorri berriak euskarara erakartzeko edota euskaldunak haiengana hurbiltzeko oinarri teoriko eta praktikak biltzen ari direla eta egitaraua prestatzen. "Gizarte eta hizkuntza politikak modu integratuan gauzatzeko bidean, etorri berrien harreran jarriko dugu fokua".