Intzako ordezkariek ez zuten merezitako fruitua jaso

Txintxarri Aldizkaria 2024ko otsailaren 15a

Urtarrileko alebin bikotearen neurketako irudia.

Intza Pilota elkarteko infantil eta alebin mailako kideek ez zuten jardunaldi xamurra izan hilaren 9-11ko asteburuan, infantil 2. mailako Oier Jauregi eta Ekhi Imaz bikoteak bakarrik eskuratu zuen garaipena

Gazteak neurketa borrokatuan 16-18 garaitu zuten Oiartzun. Maila bereko Mundarro-Intza partidan, aldiz, astigartarrak izan ziren nagusi 18-8. 

Infantilen 3. mailan neurketa zirraragarria izan zen Soralucen. Unai Lizarraga eta Arkaitz Lasa ederki borrokatu ziren eta 17-17 berdinketarekin, azken tantoa etxekoen aldekoa izan zen. 

Eta alebin mailan, Tolosako bikoteak Iker Garcia eta Lier Garmendia gainditu zituen neurketa hasieratik. Azken emaitza 26-3 izan zen.

Trinketean ere ez zuen zorterik izan Aritz Solanok. Neurketa ona egin arren, Intzako kideak Hernaniko Manterolaren aurka 33-40 galdu zuen. Solano neurketa osoan aurretik zen, baina,azken tantoetan eskuetako batean min hartu eta hernaniarra gailendu zen.