Real Sociedad taldeko urpekaritza saileko David Sanchez Carreterok azaldu duenez, esposizio horretako argazki batzuk azaroan egindako Donostiako zikloan saritutakoenak dira, eta, beste batzuk, aitortzarik jaso ez arren, saridunak bezain ikusgarriak. Argazki lehiaketa bat egiten dute urtero eta aurtengo aldian 500 irudi bidali dituzte mundu osoko argazkilariek.
Inaugurazio argazkia atera eta gero, aretora bertaratu ziren udal ordezkariei irudi horiek erakutsi zizkien, Julio Martinez murtziarrak ateratako honetan enfasi berezia jarrita:
