Herriko areto futbol elkarteko infantil eta alebin taldeetako bosna jokalari izango dira gaur Donostiako Deustuko Unibertsitatean. 12 urtez azpiko mailako taldean Julen Mauleon, Aimar Garcia, Unax Oliva, Inhar Lasa eta Julen Murillo egongo dira lanean; 14 urtez azpikoan, aldiz, Hugo Hernandez, Telmo Aranzadi, Alex Corchuelo, Julen Vilches eta Unax Urdangarin.
Taldeko arduradunak pozarren daude deialdiarekin eta gazteak hurrengo saioetan ere egotea espero dute.