Atzo goizean jokatu zuen selekzioak Alemaniaren aurkako partida Madrilen eta 63. minutuan atera zen Saleta zelaira. Lehen minutuetan alemaniarrek entsegu batekin izua sartu zieten arren, neurketari itzulia eman eta nagusi izan ziren. Defentsa lan ederra egin zuten bigarren zatian eta horri esker 27-5 gailendu ziren.
Ez da hau Lasarte-Oriako ordezkaririk izan duen nazioarteko norgehiagoka bakarra izan. Txapelketa bereko Errumania-Belgika partidan Jon Ibisate herritarra marrazain lanetan izan da. Gazteak Iñigo Atorrasagasti epaile nagusia lagundu du Bucarest, Errumanian jokatu den neurketan.