Agerraldian akordioaren nondik norakoak azaldu zituzten elkarte zein udal ordezkariek.
Udalak elkartea lagundu du hizkuntza diagnosi bat egiten eta hurrengo hilabeteetan lau entrenatzailek –Markel De Los Mozos, Nora Navarro, Iker Sarasola eta futbol eskolako koordinatzailea ere baden Ander Acuñak– hizkuntza-entrenamenduko saioak jasoko dituzte euren taldeak euskaraz entrenatzeko abileziak beregatu ditzaten. Saio horiek Kirolean Aholkulab aholkularitzako kideek emango dituzte.
Texas C F elkartea, aldiz, entrenatzaile berriak elebidunak izatera konprometitu da. Era berean, klubeko entrenatzaileek euskarazko UEFA C eta UEFA B futbol entrenatzaile ikastaroetan izena ematea lehenetsi dezaten onetsi du. Horrez gain, denboraldiz denboraldi, entrenamenduak euskara hutsean egingo dituzten taldeen kopurua handitzen joatea ere sinatu du: 2024-25 ikasturtean, benjamin mailako talde guztietan; 2025-26 ikasturtean, Benjamin eta alebin mailako talde guztietan eta 2026-27 ikasturtean, benjamin, alebin eta infantil mailako talde guztietan.
Jon Antxordokik Udalak ekimena beste futbol talde eta 16 urtez azpiko haur eta nerabeentzat jarduerak antolatzen dituzten herriko edozein erakunderi zabaltzeko asmoa duela azpimarratu du. Herri osoan 16 urtez azpikoentzat antolatzen diren eskola-orduz kanpoko jardueren hizkuntza-diagnosia osatzeko asmoa duela ere igarri du, gerora bakoitzarekin esku-hartze proiektu zehatzak abian jartzen hasteko.